XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) da urrengo egunean, udaletxetik permisoa aterata udalak premioa ematen zuan azariak arrapatzeagatik, egun asko pasatu zituzten etxez etxe eskean.

Entzun nuan diru asko bildu zutela.

Gero ez dakit zer egin zioten.

Nik uste det isekatu egingo zutela.

Ori toki askotan ikusten da.

Oso polita da azaria isekatuta.

Azkenean, zerbait irabazi kendu zioten.

Inguru artan, gaur orduan baino geiago ibiliko dira.

Lastima!

Oillorik ez dute billatuko; sasiak bai gordetzeko.

Azari kontua or utziko det.

Orain basurdearekin asiko naiz.

Au ere Lizardiko Bixenteri gertatua da.

Lasai bizitzen ziran.

Txerriak, atea iriki ta bialdu ditu.

Ganaduak nola libre ibiltzen ziran, soroak itxita eukitzen zituzten.

Ala, txerriak mendira alde egin bear.

Gauean galdetu ziola anai batek besteari:

- Txerriak ez al dira azaldu?

Eta besteak:

- Txerriak or ibiliko dituk lasai.

Udara azkena zan da bazuten gaztaiña, aritz ezkurra, pagoarena ere bai...

Aiek bazekiten goseak etzirala galduko.

Igandea arte ezta kasorik ere.

Igande arratsaldean joan da Bixente ori.

Denbora pasa an dabil.

Ezkurra dagoan lekuan billatu ditu, etzanda lasa.

Begira egon da.

Altxatu arazi omen zituan.

Muturra osto tartean sartuaz, ezkur billa asi omen ziran.

- Ni baiño obeto zaudete esanda etorri zala, bertan utzita.

Ori da lasai bizitzea!

Andik bi illabetera joan omen zan berriz.

Lengo toki beretsuan omen zeuden.

Onuntza etorri da etxera.

Anaiak galdetu ziola:

- Ez al dituk txerriak ekarri?